|
Kultura eta Aisia. Donostia eta Gipuzkoako jai-kultura- eta aisia-agendak
ikuskizun- eta jarduera-egitarau zabal eta bariatua eskaintzen du urte
osoan zehar. Hiriburuan irailero Nazioarteko Zinemaldia ospatzen da; Musika
Hamabostaldia abuztuan zehar garatzen da opera, balet eta kontzertu liriko
eta sinfonikoekiko ikuskizunekin; Jazz Jaialdia uztailean izaten da eta
azaroan Zine Fantastiko eta Ikarazkoa. · KULTURA AGENDA ·
Itsasoko uraren abantailez gozatzeko beste aukera desberdin bat La Perla Talasoterapiako Zentroa da, La Concha hondartzan kokaturik dagoena. Izotza maite dutenentzat, Txuri-Urdin izotz jauregiak, hiriko instalazio ezagunenetariko batek, neurri ofizialeko pista du, izotz gaineko nazioarteko hockey eta partinaje artistiko txapelketak egiteko egokia. Gainera, izotz gaineko jolas jarduera guztiak egiteko leku ezin hobea da. Kale-giroari dagokionez, Donostiako Alde Zaharra aisiarako gune biziena da egunez eta gauez, pintxoak eta kopak hartzeko taberna ugari, diskotekak eta Kursaal kasinoarekin. |