Folklorea eta herri Kirola.

Gipuzkoako ondare folklorikoak dantza erritual tradizional ugari ditu milaka urtetako kultura baten lekuko direnak eta gure herrietako festa zaharrenekin zerikusia dutenak. Horien artena hauek dira ezagunenak:

  • Ezpata-dantza gizonezkoek bakarrik dantza egiten duten dantza bat festazibiko-erlijiosoei lotuak.
  • Aurreskua, gizarte-dantza nagusia, agintari eta pertsonaia argiei harrera egiteko erabiltzen dena.
  • Zortzikoa, Legazpin XVII. Mendetik dantzatzen dena.
  • Bordon-dantza, jatorria Erdi Aroko mugetako borroketan duena.

Usadiozko agerpen folklorikoak dira, halaber, Irun eta Hondarribiko alarde koloretzu eta jendetsuak, Joan Sebastian Elkano nabigatzailearen Getariko lehorreratzearen antzezpena, Donostia eta Azpeitiko danborradak edota Galdararien Inauterietako desfileak.

Kirol konbentzionalak eta herri-jolas eta kirolak batera bizi dira gure hirian, jatorrian baserri-giroari lotuak baina gaur egun, eta ikuskizun gisa, Gipuzkoako edozein gunetan gozatzeko aukera eskaintzen dutenak. Ezagunenak pilota-mugak gainditu dituena eta traineru-estropadak dira.

Euskal pilotaren modalitate desberdinak Gipuzkoako herri guztietan lantzen dira, izan ere gehienek frontoi bikainak baitituzte, baina pilotari kotizatuenek Donostia, Hernani, Eibar eta Bergarako kantxetan jokatzen dute. Traineru-estropadak udan izaten dira eta denboraldiko lehiaketa nagusia iraileko lehen bi igandeetan izaten da Kontxako Badian.

Aizkolari-lehiaketak, harri-jasotzeak, harri-probak edo sokatira ere ikus daitezke, horiek guztiak ikuskizun aparteko bihurtu baitira eta sarritan apustuak egiteko aukera ere izaten dira.