Gastronomia.

Gastronomiazaletasuna zerbait iraunkorra da euskal gizarte-bizitzan eta Euskal Herria bisitatzeko arrazoirik indartsuenetako bat.

Euskal Sukaldaritza Berria usariozko oinarrietatik abiatzen da, lehen kalitateko produktu freskoak erabiliz, urtaro bakoitzari dagozkionak, ehundura berriak, prestatze-erak, koloreak eta zaporeak esperimentatzeko, sukaldaritza arte-mailaraino jasoz.

Bestalde, "miniaturakoa" deritzon sukaldaritza ezagutzeko era original bat Donostiako Alde Zaharreko taberna tipikoetatik ibilaldi bat egitea da eta horietan pintxo eta kazuelatxo goxoak, barran lerrokaturik aurkezten direnak dastatu ahal izango dira, zuk zeuk kabuz hautatuz eta hartuz.

Jatexeak

Donostiako Taberna, Kafetegi eta Pubak