Kokagune Geografikoa.

Iberiar penintsularen iparraldean kokatua, Bizkaiko Golkoan, Gipuzkoa Euskal Herriko probintzietako bat da. Europako eta Espainako hiri nagusiekin lotzen duren autopista eta errepide-sare moderno eta trenbide-sistema batek eta hiru aireportu hurbilek: Hondarribiak (Donostia), Sondikak (Bilbao) eta Forondak (Gasteiz), nazioko eta nazioarteko hegaldi-zerbitzuarekin irispide erraza eskaintzen dute Gipuzkoara heltzero.

Badia eder baten inguruan eraikia, Donostia, 180.000 bistanleko hiria da, dotorea, modernoa, eta harmoniatsua, bizi-kalitate handia duena. Bere klimak gorabehera termiko oso txikiak ditu negu bigun eta uda freskoekin.

 

 

Ekain

Segurako harresia

Oñati

Donostiako Alde Zaharra

 

Historia.

Historiaurreko garaietatik, Gipuzkoan baskoiak bizi izan ziren beren hizkuntza, sineste eta bizimodu propioarekin eta kultura berezi bat eratu zuten. Gipuzkoako historiaz aztarna ugari eta garrantzitsuak daude probintzia osoan zehar banatuak, adibidez:

  • Ekain eta Altxerriko kobazulo prehistorikoak.
  • Altzania, Oianlegu eta Egiarko estazio megalitikoak.
  • Gipuzkoa Arabarekin lotzen duen antzinako galtzara, Zegaman.
  • Segurako harresia eta hirigune historiko ertarotarra Arrasaten.
  • Karlos V.aren gotorlekua Hondarribian, gaur egun turismoko paradore bihurtua.
  • Probintzian barrena barreiaturiko dorretxeak eta jauretxeak (Legazpia, Mutriku, Zarautz, Azpeiti...)
  • Loiolako Santutegia, XVII. Mendekoa.
  • Oñatiko oinetxeak eta bere Unibertsitate sonatua.
  • Donostiako alderdi erromantikoa eta Alde Zaharra.

Donostiaren jatorria denboran galtzen da ez baitugu dokumentaziorik bere lehen asentamenduaz. Dokumentu zaharrena 1.014koa da. XII. Mendean Nafarroako Antso jakintsuak Forua eman zion Donostiari, bere historiaren hasiera kronologikoa markatuz.

Kostaldeko beste portu batzuekin balearen ehizan aitzindari izan zen eta bere jarduera laster hedatu sen industria eta merkataritza ere, 1863 arte hiri harresitua. Ordu arte guztira 12 sute oso zenbatzen dira. Azkena, 1813koa, Independentzia gerratean gertartu zen. Bizirik iraun zutenek Zubietan bildu eta hiria eraikitzea erabaki zuten.